XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) berriketan ematen dute ahal duten denbora gehiena.

Baina, hizki-mizkiak gora behera, berriketa kontuan badute berezitasun bat.

Berezitasun bat ez da batek bakarrik egiten dakien zerbait, denek egiten dakitena inork baino hobeto egiten jakitea baizik.

Alde horretatik, berezitasun hau ez da berezia Balkobilkon.

Bertako biztanleek elkarri buruz hitz egiten dute etengabe.

Eta hizketa horien arteko erlazioa ez da unibokoa, ezta biunibokoa ere; eta horiekin egin litezkeen bariazioak ia infinitoak dira: hirugarren solairukoa hirugarrenekoaz eta laugarrenekoaz mintzatzen da; laugarrenekoa, berriz, hirugarrenekoaz, lehenengokoaz eta zazpigarrenekoaz.

Kale batekoak ondoko kaleetakoez aritzen dira; hauek, bere aldetik, goragoko kalekoez; eta kantoian bizi direnak, berriz, kantoiak hartzen dituen kale guztietakoez.

Baina, bariazioak bariazio, kontu batean ados daude Balkobilkoko biztanle guztiak, alegia, berriketa horiek egiteko tokiaz: nonahi.

Ez dago leku debekaturik hizketaldirako, plaza zein eliza, ospitale zein taberna, arraindegi (...)